XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bestetik, nekazariek basoko arbolak bota egin nahi dituzte, egurra erabiltzeko eta soroak handitzeko.

Konponbidea ez da erraza, areago Nepalen moduko herrialde txiro baten.

Bertoko biztanle asko miseria gorrian bizi dira eta ikuspegi praktikoa daukate bizitzari buruz.

Horregatik, ezin dituzte ulertu gobernuak, munduko beste herrialde aurreratuago batzuek bultzatuta, buruan sartu nahi dizkien irizpide ekologikoak.

Azkenean, txiroenak atera dira galtzaile.

Royal Bardiaren inguruko nekazariek, adibidez, ez daukate bizimodu samurra.

Arreta handiz ibili behar dute basoan bizi diren piztia arriskutsuekin, batez ere elefante basatiekin.

Berauek gauez soroetaraino ailegatu eta arrozaren zati handia jaten dute, leku batzuetan ia uzta osoa.

Hori eragozteko nekazariek soroen erdian egiten dute lo, egurrez egindako dorre modukoen gainean, eta elefanteak hurbiltzen ikusiz gero uxatzen saiatzen dira, sua erabiliz edo zarataka.

Dena dela, istripuak gertatzen dira eta elefanteek urtero hiltzen dute zenbait nekazari.

Gainera, berauek galdutako uztagatik ez dute ordainik jasotzen gobernuaren aldetik, nahiz eta gobernu horrexek lehentxeago jende hori guztia basotik bota parke naturala egiteko.

Eta, zer esanik ez, elefanteak akabatzea guztiz debekatuta dago.

Ez da, ez, erraza konpontzen arazo larri hori.

Holandarrarekin, horrelako kontuez mintzatzeaz gai, ibilaldia egin dut inguruko txoko ederrenetatik, eta parkeak antolatuta dauzkan zerbitzuetako batzuk erakutsi dizkit: krokodilo eta dortoken haztegia, edo piztia gaixoentzako sendatokia, esaterako.

Gero ostatura itzuli gara.